Edukira joan

Publizitatea

Kolaboratzaileak

622

Normala, gaztelania

Rober Gutierrez | 2014-01-31 | 09:59:56

V. Inkesta Soziolinguistioaren arabera, Arabako bilakaera soziolinguistikoa esanguratsua izan da. Hobera egin du, zalantzarik gabe, eremu guztietan, formaletan batez ere. Hala ere, arabar askorentzat gaztelerak segitzen du izaten hizkuntza eta errealitate bakarra.


Araban lehen hizkuntza erdara dutenak erabat nagusi dira adin-talde guztietan. Hamarretik bederatzik baino gehiagok erdara du lehen hizkuntza. Zorionez, 16 eta 24 urtekoen artean, % 46,2 elebidunak dira. Horrek erakusten du hezkuntza sistemak berebiziko garrantzia duela hizkuntzaren transmisioan eta normalizazioan, pertsona euskaldun eleaniztunak sortzeko eta hezteko. Baina eremu formal horretatik kanpo, erabilera jaitsi egiten da. Ikasle hauen gaitasuna nahikoa ez izateagatik, hiztun-dentsitatea behar bestekoa ez izateagatik, gurasoon utzikeriagatik, garatzen ari diren politikak eznahikoak direlako, gaztetxoentzat eredu direnek beste hizkuntza batzuk erabiltzen dituztelako, etab.


Gaztetxo gehienentzat gaztelaniaz bizitzea da eguneroko errealitatea, normala dena. Euskarak ez ditu betetzen gaztelerak betetzen dituen funtzioak. Esfortzu apartekoa egin behar dute gaztelera ez den hizkuntza bat erabiltzeko, eta horretarako motibazio berezirik ez badute, ez dute erabiliko.


Hezkuntza sistemaren ekarpena da gazte horiek euskaraz aritzeko gaitasuna izatea, eta ez da gutxi, baina hortik hizkuntza erabilera-ohiturak errotik aldatzeko urratsa egiteko funtsezkoa izango da alor eta estamentu guztiak inplikatzea, bai eta hauen arteko koordinazioa, elkarlana eta osagarritasuna ere.


[AIARALDEAren 8. alerako idatzitako kolaborazioa]