Bihar dira 25 urte Felix Iñurrategi Gasherbrum II mendian hil zela. Alberto anaiak eta biek osatutako sokak «bestelako ikuspegi eta moldeak» ekarri zituela nabarmendu dute guztiek. Bizirik dirau haien ekarriak.
Lau egunez Lakuntzan egin dute jaialdiaren azken aldia. Amaiera ekitaldian gogorarazi dute oraindik ere handiak direla preso eta iheslari ohien premiak: «Etxean nahi ditugu, baina baldintza duinak betez; etxebizitza, lana eta osasuna bermatuta».
Etzi 25 urte beteko dira ETAk Juan Mari Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibila hil zuela. Azaroan egingo ditu 25 urte Ernest Lluch ministro sozialista ohia hil zutela ere. Egun haien eta hauen arteko solasaldian hitz eta pitz jardun dute Lasak eta Lluchek.
Ameriketako Estatu Batuetako, Euskal Herriko eta beste hainbat herritako euskaldunek elkar ezagutu eta harremanak estutuko dituzte Boiseko Jaialdian. Ekitaldi ugari izango dira uztailaren 29tik abuztuaren 3ra.
Boiseko euskal komunitatea Ameriketako Estatu Batuetako handienetako bat da. Hirian, Euskal Etxea, Euskal Ikasketa Zentroa, euskal museoa, ikastola, pilotalekua, eta euskal produktuen denda bat eta bi jatetxe daude.
‘Ürrats kolektiboak’ pastorala lehen aldiz eman dute barkoxtarrek. 2.000 ikusle inguru bildu dira herriko plaza ondoko pentzean. Hainbat eskualdetarik jin jendeak Euskal Herriko mugarri kolektibo nagusienak ezagutu ditu.
Wout van Aert izan da nagusi azken etapa ikusgarrian, Montmartren Pogacar bera atzean utzita. Vingegaard izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Lipowitz hirugarren.
Bizialdi profesionala BERRIAn egin du Barandiaranek: etxe izan du, aterpe, hazteko toki, helburu. Jardunbideak hobetzeko ahaleginean aritu da beti, eta ordezkaritza postu nagusia hartu du orain: BERRIA Taldeko kontseilari ordezkaria da.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
‘Ürrats kolektiboak’ pastorala lehen aldiz eman dute barkoxtarrek. 2.000 ikusle inguru bildu dira herriko plaza ondoko pentzean. Hainbat eskualdetarik jin jendeak Euskal Herriko mugarri kolektibo nagusienak ezagutu ditu.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Felix Iñurrategiren istripuaren ondoren, Baltistan Fundazioak eman zion segida iñurrategitarrek eta beste askok Hushe ibarreko biztanleez sarri agertutako kezkari. Hezkuntzan, osasunean eta nekazaritzan «jauzi nabarmena» egin da, boluntarioen arabera.
Hizkuntza gutxituen sustapenerako politikak ulertzeko beste paradigma bat defendatzen du O Giollagainek, bideratuagoak nahi bailituzke bizirik dauden hiztun komunitateen trinkotzera. Arnasguneen ahultze betean, gogoeta pizten dute haren hitzek.