Edukira joan

Publizitatea

Kolaboratzaileak

192

Eman euskara elkarri, eman urrats biziak

Rober Gutierrez | 2013-03-14 | 12:05:27

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearentzat ohore bat izango da Korrikako lehenengo lekukoa eramatea. Ohore konpartitua, gainera. Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean euskalgintzaren alorrean gabiltzan elkarteetako eta enpresetako ordezkarioi egokitu baitzaigu Korrikaren 18. edizioaren lehenengo urratsak ematea.


Eman Euskara Elkarri, horixe da AEKk aurtengorako aukeratu duen leloa. Eta horixe islatuko dugu milaka eta milaka euskaltzalek Andoaindik Baionara lekukoa esku batetik bestera paseaz. Korrikaren olatura igota, egunotan ur-aparretan emango diogu lekukoa elkarri, euskara emango diogu elkarri.


Martxoaren 25ean, itsasoa bare dagoelarik, euskara elkarri ematen jarraitzea izango dugu erronka: lantokian, etxean, lagunartean, aisialdian… euskararen normalizaziorako bidean hasita dagoen lasterketak ezin duelako gelditu. Euskararen alde eta euskaraz urrats biziak ematen jarraitu behar dugulako.