Edukira joan

Publizitatea

Kolaboratzaileak

165

Etorkizuna eraikitzen ari gara

Rober Gutiérrez | 2013-02-15 | 13:31:06

Aurtengo urtarriletik ekainera bitartean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen Hausnarketa Estrategikoa (2013-2015) zehaztuko da. Ez da hutsetik abiatuko, bere garaian "Ziurtagiriaren Elkartearen estrategia, 2009-2012" onartu baitzen. Bertan, Ziurtagiriaren Elkartearen misio, balio eta ikuspegia definituta daude. Halaber, 2009an, Berrikuntza Agendaren definizioa egin zen eta estrategian egokitzapenak txertatu ziren.


Horrela, Hausnarketa Estrategikoaren bitartez, urte hauetan egoera zertan aldatu den aztertuko da, batetik. Bestetik, aurrera begira ezarriak ditugun helburu, ildo eta proiektuetan zer-nolako aldaketak edo-eta egokitzapenak egin beharko liratekeen ere landuko da.


Interes taldeak identifikatu eta horiek hausnarketa prozesuan parte hartzera gonbidatu(ko) dira: Bai Euskarari Ziurtagiria daukaten entitateak, zuzendaritza taldea, administrazioak, Elkartean bertan lanean ari diren pertsonak, aholkularitza sektorean ari diren enpresak, etab.


Otsailaren 1ean hausnarketa prozesuko lehenengo bilera egin zen eta bertan zuzendaritza taldeak eta Ziurtagiriaren Elkartearen lantaldeak parte hartu zuten. Bilkuraren helburua izan zen identifikatzea urte hauetan zertan asmatu den, zertan ez den asmatu, zer ikasi den, etorkizuneko aukerak zein diren eta aurrera begira zer egin daitekeen diferente. Hurrengo saioa hilaren 22an izango da eta Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateek hartuko dute parte.


Prozesu honetan bidelagun nahi zaituztegu eta zuen ekarpenak bereziki interesatzen zaizkigu, baliagarriak izango baitira Bai Euskarari Ziurtagiriaren etorkizuna eraikitzen ari garen unean.


Oharra: ekarpenak egiteko aukera duzue, blogaren bidez edo info@baieuskarari.org posta helbidera idatziz.