Edukira joan

Publizitatea

Kolaboratzaileak

140

Prestigioa

Paul Bilbao Sarria | 2013-01-11 | 18:00:41

Sarritan entzun izan dut prestigio hitza eta beti izan dut urruneko. Askotan, hitzen balio semantikoei barik bestelako balioei erreparatzen diegu, eta hori gertatu izan zait beti prestigio hitzarekin.


HalereEtxepare Institutuak antolatutako hitzaldi batean, Ramon Llull institutuko zuzendari Vicenç Villatoro entzuteko aukera izan nuen aurreko asteartean, eta prestigio hitzak beste esanahi bat hartu zuen.


Egia da, bai, askotan entzun dudala hizkuntza bat biziko bada prestigioa behar duela, baina, akaso, inoiz ez dut argi ikusi zertaz ari ziren prestigio hitza esatean. Maiz gertatu ohi da hitz zuzenak erabiltzen ditugula, baina hitzaren edukia ez dela inon islatuta geratzen, eta ondorioz, zeinek bere erara ulertzen du. Horrek hitzaren beraren edukiaren hustuketa dakar, eta agian neutraltasun horrek eragin dit prestigio hitzarekiko mesfidati agertzea.


Halere, Vicençek oso argi utzi zuen zein diren beharrezko prestigio hori lortzeko hiru iturri nagusiak. Batetik, prestigio sozioekonomikoa. Hau da, hizkuntza hori jakiteak ez jakiteak baino onura gehiago dakarrela sinetsi behar dugu. Bigarrenik, hizkuntzaren erabilera ofiziala. Eta hirugarrenik, prestigio kulturala; alegia, kultura indartsua sortu behar du inguruan hizkuntzak. Labur bezain argi, eta, noski, orain oso argi ikusten dut euskara biziko bada, prestigioa ere beharrezkoa duela.