Edukira joan

Publizitatea

Kolaboratzaileak

120

Wertek 0 Errealak 0

Inazio Arregi | 2012-12-21 | 23:27:49

Wert eta erreala ez ditut maila berean jarri nahi, baina euskara gaietan batek gutxiegi borobil-borobila irabazia duen bezala, besteak zer hobeturik baduela esango nuke. Wertek zeroa merezi du egin nahi duen hezkuntzaren enegarren erreformagatik, eta are gehiago, erreformaren inguruan azaldutako jarrerengatik. Pisa informeak eta beste batzuek diotenez, estatuko ikasleak bikaintasuneko mailatik oso urruti ibiltzen dira beste lurraldetakoekin parekatzen dituztenean.


Horrela, hezkuntza sistema erreformatzea ezinbestekoa bihurtzen zaie aldika espainiar mandatariei, baina ahaleginak egin ahala emaitzak berdintsuak izaten jarraitzen dute. Batek uste du honetan ere guztia asmatuta behar duela. Txinarrek bolbora aspaldi batean asmatu zuten bezala, ikasketetan bikaintasunera iristeko bideak ere asmatuta daudela, alegia. Bolbora bere horretan ekarri bazen, etor bitez beste herrialde batzuetako arrakastak ziurtatzen dituzten metodologiak.


Estatu honetan baina, irakaskuntzak sustrai ideologiko sakonak ditu. Betik izango ditu noski, baina sistema egonkor eta efiziente bat nahi izanez gero ezinbestekoa da eragile eta adituen arteko adostasun egonkorra lortzea. Orain jakintsu honi (Konplutenseko espediente bikainena omen du) bururatu zaio euskara eta katalanari orduak eta estatusa kenduaz konponduko dituela sistemaren akatsak. Bere azkartasunean ez da konturatzen batezbestekoaren gainetik dauden komunitateetako ikasleei beren ama hizkuntzan ikasteko aukerak kenduaz hauen maila era jaitsi egingo dela. Edo bai, konturatzen da baina berak nahi duen hori lortzeko bost inporta besteek ordaindu behar duten prezioa. Kontu honetan bere asmoak bezain iraingarria iruditu zait bere jarrera: "zigorrarekin hazi egiten den zezen hezi gabea bezalakoa naiz". Esaldiak nabarmen islatzen du bizikidetzaz eta demokraziaz batzuek duten iritzia.


Errealaz ere zerbait esan nahiko nuke. Nire lagun Mikel, errealeko abonatua haserre dabil. Eta haserre dabil, bazkide txartela jaso, eta zer? MAYOR hizki larri eta handiz jartzen duelako txartelean. Eta ez dago haserre hitza bere benetako adinaren isla delako, baizik eta mayor jartzen duelako eta ez nagusia, edo gutxienez nagusia/mayor berak behin eta berriro eskatu duen bezala. Pare bat mezu bidali dizkio Errealari behar bezalako txartel berri bat bidaltzeko eskatuaz baina ez du erantzunik izan.Egia esan ezin dira parean jarri Wert eta Erreala, baina hizkuntzak dakitenek hitz egiten ez dutelako galtzen badira …