Edukira joan

Publizitatea

Hemeroteka

EH Bilduk dekalogo bat egin du euskara sustatzeko neurriekin

 

2017-02-16 / Erredakzioa

«Euskara erabiltzeko espazioak zabaldu eta euskaraz egin ahal izatea bermatzea dugu helburuĀ», adierazi zuen atzo Eusko Legebiltzarrean EH Bilduko ordezkari Rebeka Uberak. Euskara sustatzeko asmoz, hamar puntuko proposamen bat zerrendatu du koalizioak, eta horren aurkezpenean hartu zuen hitza. Azaldu zuen Bingen Zupiria Kultura sailburuak legealdirako lan ildoak iragarri zituenean hizkuntza politikari buruz esan zituenen harira Ā«kezkaĀ» piztu zitzaiela; izan ere, Jaurlaritzako agintariak adierazi zuen haren helburua dela 2020an 20 urtez azpikoen %75 elebiduna izatea. Ā«Titulu moduan ez dago gaizki, baina arazo bat du: Eustaten arabera, duela sei urte, 2011n alegia, 20 urtez azpikoen %78 elebiduna zen jadaĀ», azaldu zuen Uberak. Hitz horiei buruzko argibideak eskatuko dizkiote Zupiriari bihar, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Hantxe aurkeztuko dute hamar puntuko testua ere. Elkarlanak fruituak eman ditzakeela iritzita ondu dute proposamena, legealdi honetan hizkuntza politikaren inguruan Ā«adostasunakĀ» josteko asmoz.

Euskararen lege berria

Proposamenetan lehena da Euskararen Lege berria egitea. Aurrekoa 1982koa da, eta koalizioan uste dute Ā«zaharkitutaĀ» dagoela. Atzetik datoz gainerakoak: administrazio publikoa euskalduntzeko urrats eraginkorrak egitea, hezkuntzan murgiltze eredua ezartzea hizkuntza ereduen ordez, helduen euskalduntzearen doakotasuna bermatzea, unibertsitatean euskarazko titulazioen mapa indartzea, Lanbiden ikastaroak euskaraz ere eskaintzea, euskararen arnasguneak babestea, eremu ez-euskaldunetan plan estrategikoak zedarritzea, migratzaileentzat plan espezifikoak ontzea eta euskarazko produktuen eskaintza zabaltzea aisialdian.

Lege berri bat egiteko hiru zio nagusi zerrendatu dituzte Bildukoek: Ā«Garai berrietara egokitzea, egungo errealitate soziolinguistikora egokitzea, eta teknologia eta bitarteko berrietara ere baiĀ».

Publizitatea