Edukira joan

Publizitatea

Hemeroteka

Irudia Gasteiz

Protokoloarekin bat egiteko eskaera

 

2017-02-14 / Berria

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa bere egiteko eskatu dio Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak Eusko Legebiltzarrari. Bakartxo Tejeria legebiltzarreko lehendakariarekin bildu ziren atzo Bilbao eta Haizpea Abrisketa Kontseiluko kidea, txostenaren berri emateko. Hainbat esparrutan aplikatu beharreko 185 neurri jasotzen ditu protokoloak. Joan den abenduan aurkeztu zuten dokumentua, Donostian; 1996an Bartzelonan onartutako Hizkuntza Eskubideen Adierazpena garatzea izan du xede.

Publizitatea